jueves, 2 de abril de 2015

GOIZUETA BIZIKLETAN

Mendi eta paraje ikusgarriak ditu Goizuetak. Eguraldi ona iritsi dela aprobetxatuz, Zubimuxu aterpeak hainbat ibilbide eskaintzen dizkizu, bizikletaz egiteko. Naturaz, ikuspegi zoragarriez eta lasaitasunaz gozatzeko aukera paregabea!





Track-ak Wikilock plataformatik deskargatu daitezke.
Bizikletak gordetzeko lekua duzu Zubimuxu aterpean.






1. proposamena: Goizueta- Errekaleku- Kroseko pixta - Etxolla
17 kilometroko ibilbidea duzue hau, 646 metroko desnibelarekin. Bixta zoragarriez gozatzeko aukeraz gain, gure arbasoen aztarnekin topatuko gara Errekalekun. Duela milaka urteko hilobiak ziren cromlech edo harrespilak ikusgai izango ditugu bidean.


Errekalekuko cromlech edo harrespilak