GOIZUETA

Goizueta Nafarroako Iparraldean dago kokatua, Gipuzkoarekin mugan. 760 biztanleko herri ttikia, azaleraz Nafarroako herri handienetakoa dugu. 

Bere mendi, ibai eta basoek izaera berezia ematen diote herriari, naturaz gozatzea gustuko duen edonorentzat derrigorrezko bisita bihurtu delarik.





NOLA IRITSI


Nafarroatik: A-15 autobidea hartu Donostiako noranzkoan. Leitzako irteera hartu eta Leitzako errotondan Goizuetako irteera hartu eta N-170 errepidea jarraitu. 5 km-tara, Basa Kabin, NA-4150 errepidea (Goizuetako errepidea hartu).

Gipuzkoatik: Urumeako autobian (Donostia-Andoain) 166. irteera hartu eta lehenbiziko errotondoan Goizuetako irteera hartu GI-3410 errepidea jarraituz. 

Kurbaz betetako karretera honek xarma berezia du bere txoko, zuhaitz eta koloreei esker. Gidatzea gustuko dutenentzat ezagutu beharreko bidea. 



















HERRIA


Ikusgarriak dira Goizuetako harrizko etxe handiak. Erdi Aroko gudetan sortutako suteen ondoren, gutxi dira gaur arte iraun duten egurrezko etxeak. Gaur egun ghelditzen diren eraikuntzarik aipagarrienak XVI-XVIII. mendeetan eginak dira. Garai hartako burniolek herriari emandako garapen ekonomikoaren ondare dira. Goizuetako etxe hauek klimari eta biztanleen beharrei emandako erantzun bikain eta ederra dira.Kalitate handikoak. Europako etxe onenen artean daudenak. 




MENDIA



Liluraturik utziko zaituzte Goizuetako mendiek. Bertako basoetan murgilduta, ur jauziak, landare mota desberdinak eta irudikatu ezinezko txoko magikoak topatuko dituzu. 


Galdu gabe ibiltzeko, Goizuetako udalak luzera eta maila desberdineko ibilbideak ditu markatuta eta triptikoetan azalduta. Horrez gain, duela ia 5000 urteko arbasoean aztarnak ikusteko ibilbide ederrak ere markatuta daude urumea ibaiaren bi aldeetan (Aitasemegi eta Alkasoaldea auzoetan). Trikuharri bat, tumuluak eta hainbat eta hainbat harrespila aurkituko ditugu ibilbideetan zehar. 


Aitasemegiko ibilbide megalitikoak 7,7 km ditu eta 33 monumentu megalitiko aurkituko ditugu bertan. 

Harrespila edo mairubaratza


Alkasoaldeko ibilbideak 8,7km-ko luzera du eta 55 monumentu megalitiko baino gehiago ikus daitezke, tartean Añoneko trikuharria 5000 urte baino gehiagorekin. 











URA


Europako toki hezeenetako izaki, urak ezinbesteko garrantzia du Goizuetan. Urumea ibaiak hainbat eta hainbat burdinola martxan izan zituen duela urte batzurarte. Zubi ikusgarriak, iturriak, urjauziak... 



Donostia urez asetzen duen Añarbe urtegia ere Goizuetatik gertu dago, Aranoko lurretan.  1976an sortutako urtegi honek 201 hektareako azalera du, 44 hektometro3-ko edukierarekin. 

Toki paregabea dabizikletaz itzuli polit bat emateko. 
Añarbe urtegia


Iberoko putzua

urjauzia














EUSKARA

Herri erabat euskaduna da Goizueta. Biztanleen %98ak hitz egiten du euskaraz. Berezia da bertako euskalkia ere. Euskaraz praktikatzeko aitzakia bikaina da Goizuetara etortzea!










FESTAK



No hay comentarios:

Publicar un comentario

Utzi zure iruzkina